Discover USA Maine-eko plazak agortuak daude

Lewiston / Portland

2017ko Datak

Uztailean

Adina

DBH 3 mailatik Unibertsitateko 1 ikasturtera (19 urte)

3.695€ pertsona bakoitzeko

Prezioan barne:

  • Joan-etorriko hegaldia Bilbotik. Ikaslearen ardura izango da Bilboko aireportura adierazitako orduan egotea.
  • Egonaldia familia amerikar batean.
  • Ibilaldiak eta ekintza ezberdinak egongo dira ikaslea dagoen herriaren arabera. Esate baterako: ongietorri-barbakoa, ur-ekintzak, kirol desberdinak, urbilen dagoen hiriko bisitaldia (New York edo Boston), agur-afaria…bezalako ekintzak egin ahalko dituzte.
  • Orientazio bilera bat Estatu Batuetara iristean, kultura berriari eta egokitzeko aukera hobeei buruzko informazioa jasotzeko.
  • Begiraleak bidai eta egonaldi osoan.
  • Jatorrizko eta euskaldun koordinatzaile baten laguntza.
  • Osasun, istripu eta erantzukizun zibileko asegurua.
  • Summer In The USAko kamiseta bat.
  • Maiatzean: Orientazio eta informazio bilera bat.
  • Ekainean: Beach Event, jolas eguna Ondarreta hondartzan, ikasleak bidai aurretik elkar ezagutzeko.
  • Irailean: Eskerrak emateko topaketa ikasle guztiekin, haien familiekin eta, ahal bada, Estatu Batuetako lagun batzuekin ere.

OSTATUA

Arduraz aukeratutako familia amerikar batean, mantenu osoan. Konfidantzazko familiak aukeratzen ditugu gure ikasleak familiako beste kide bat izango balira bezala daudela bermatzeko.

Familiak ez dira ordaintzen, boluntarioak dira, oso motibatuta baitaude gure ikasleekin esperientzi kultural hau bizitzeko. Estatu Batuetako alde honetako familiak erlijiosoak dira eta oso ohikoa da ikasleek familiekin batera mezatara edo elizak antolatzen dituen ekintza ezberdinetara joatea.

PROGRAMA

Programa hau kultura amerikarrean interesatuta dauden ikasleeri zuzenduta dago, Estatu Batuetako familia batekin esperientzia ahaztezina bizitzen duten eta taldeko ekintzak egiten dituzten bitartean. Maine, edertasun natural handiko estatuan bizi dira familiak.

Programa honen abantaila 4 asteko murgilketa familia amerikar batean da, non denbora guztian ingelesa mintzatzeko eta amerikar bizimodua ezagutzeko aukera izango dute.

Discover USAko helmuga:

Maine, Estatu Batuetako ipar-mendebaldean kokatuta dago. Maine bere edertasun natural handiagatik ezagutzen da: pinu- basoak, elurrez beteriko mendiak, itsaslabarrak, lakuak eta hondartza ikusgarriak. Aire zabalean abenturaz gozatzeko leku aproposena da!

  • Ikasle errepikatzaileek bakarrik, familia eta toki berdinera bueltatzea aukeratu ahalko dute.

EKIMENAK

Ikasleak familiarekin ekintza ezberdinak egingo ditu baita bere begirale eta ikasle taldearekin ere.

Ekimenak familian: Familiek ikasleekin batera egiteko ekintza ezberdinak antolatzen dituzte. Familiak oso motibatuta daude ikasleak beraiekin edukitzeko eta hilabete on bat pasatzeko laguntzen saiatuko dira.

Ekimenak taldean: Ikasleak zona ezberdinen banatuta daude. Zona bakoitzean 8 -10 ikasleko taldea, begirale bat eta koordinatzaile bat egongo dira. Era berean, ekitaldi batzuetan beste amerikar batzuk egongo dira, batez ere, ekimen dibertigarrien bidez ingelesa praktikatzen jarraitu ahal izateko.

Talde hauek Maine estatuan banatuta egongo dira.

Egin litezkeen ekimenak: 

  • Turismo eguna hiri nagusi batean
  • Erosketa- eguna
  • Zinea
  • Kanpoko zinea
  • Barbakoa amerikarra
  • Kirol profesionalaren ekitaldia
  • Bisita leku ezagunetara
  • Uretako eskia edo uretako kirolak
  • Kirol praktika
  • Kayak
  • Mendi ibilaldiak
  • Laku edo mendi- eguna
  • Ur- parkea edo zooa…

*Ekimen batzuk prezioz kanpo daude.

BEGIRALEAK

Konfidantzazko begiraleek ikasleak lagunduko dituzte joan-etorriko bidaietan.

Hilabetean zehar ere, begiraleak ikasleak laguntzeko egongo dira edozein ezustekoa gertatzen bada.