Adventure Camp-eko plazak mugatuak dira

Izena eman!

Seattle

2017 ko Datak

Ekainaren 28tik uztailaren 29ra
Ekainaren 28tik uztailaren 30era
Ekainaren 29tik uztailaren 30era
Ekainaren 30etik uztailaren 31ra

Adina

DBH 3 mailatik Unibertsitateko 1 ikasturtera (19 urte)

3.995€ pertsona bakoitzeko

Prezioan barne:

  • Joan-etorriko hegaldia Bilbotik. Ikaslearen ardura izango da Bilboko aireportura adierazitako orduan egotea.
  • Egonaldia familia amerikar batean.
  • Ibilaldiak eta ekintza ezberdinak egongo dira ikaslea dagoen herriaren arabera. Esate baterako: ongietorri-barbakoa, ur-ekintzak, kirol desberdinak, urbilen dagoen hiriko bisitaldia (Seattle), agur-afaria…bezalako ekintzak egin ahalko dituzte.
  • Orientazio bilera bat Estatu Batuetara iristean, kultura berriari eta egokitzeko aukera hobeei buruzko informazioa jasotzeko.
  • Begiraleak bidai eta egonaldi osoan.
  • Jatorrizko eta euskaldun koordinatzaile baten laguntza.
  • Osasun, istripu eta erantzukizun zibileko asegurua.
  • Summer In The USAko kamiseta bat.
  • Maiatzean: Orientazio eta informazio bilera bat.
  • Ekainean: Beach Event, jolas eguna Ondarreta hondartzan, ikasleak bidai aurretik elkar ezagutzeko.
  • Irailean: Eskerrak emateko topaketa ikasle guztiekin, haien familiekin eta, ahal bada, Estatu Batuetako lagun batzuekin ere.

OSTATUA

Arduraz aukeratutako familia amerikar batean, mantenu osoan. Konfidantzazko familiak aukeratzen ditugu gure ikasleak familiako beste kide bat izango balira bezala daudela bermatzeko.

Familiak ez dira ordaintzen, boluntarioak dira, oso motibatuta baitaude gure ikasleekin esperientzi kultural hau bizitzeko. Estatu Batuetako alde honetako familiak erlijiosoak dira eta oso ohikoa da ikasleek familiekin batera mezatara edo elizak antolatzen dituen ekintza ezberdinetara joatea.

Kanpamentu astean zehar, ostatua bungalow- gune batean izango da, konkretuki, Leavenworth, Washington-en.

PROGRAMA

Programa hau familia amerikar batekin elkar bizitzen eta abenturazko ekintzaz beteriko kanpamentuaren bidez, pelikulazko esperientzi bat bizi nahi duten ikasleentzat zuzenduta dago. Familiak Washingtonen bizi dira, edertasun natural handiko estatuan.

Programa honen abantaila murgilketa familia amerikar batean zein, bere adineko ikasle amerikar gehiagoren ondoan abenturazko kanpamentua bizitzeko esperientzia bakarra da.

Kanpamentuan rafting, eskalada, kayaka, kanpoko jarduerak, rappela, mendi-ibiliak, saltoak itsalabarretik uretara eta sekulako abentura ekimen ezberdinak praktikatu ahal izango dituzte.

Adventure Camp-eko helmuga:

Seattle Washington estatuaren hirietatik handiena da eta Estatu Batuetako ipar- mendebaldean dago. Bertako musikarengatik eta kafe kontsumo handiarengatik ezaguna da hain zuzen ere, lehenengo Starbucks kafetegia bertan sortu zen. Hiri berean, natura ikusgarria eta“skyline” izugarria topa daitezke.

  • Adventure Camp-eko ikasleeri Seattle-era joatea tokatuko zaie.
  • Ikasle errepikatzaileek bakarrik, familia eta toki berdinera bueltatzea aukeratu ahalko dute

EKIMENAK

Ikasleak familiarekin ekintza ezberdinak egingo ditu baita bere begirale eta ikasle taldearekin ere.

Ekimenak familian: Familiek ikasleekin batera egiteko ekintza ezberdinak antolatzen dituzte. Familiak oso motibatuta daude ikasleak beraiekin edukitzeko eta hilabete on bat pasatzeko laguntzen saiatuko dira.

Ekimenak taldean: Ikasleak zona ezberdinen banatuta daude. Zona bakoitzean 8 -10 ikasle, begirale bat eta koordinatzaile bat egongo dira. Era berean, ekitaldi batzuetan beste amerikar batzuk egongo dira, batez ere, ekimen dibertigarrien bidez ingelesa praktikatzen jarraitu ahal izateko.

Talde hauek Seattle inguruan banatuta egongo dira.

Egin litezkeen ekimenak: 

  • Turismo eguna Seattle-en
  • Erosketa- eguna
  • Zinea
  • Kanpoko zinea
  • Barbakoa
  • Kirol profesionalaren ekitaldia
  • Bisita leku ezagunetara
  • Uretako eskia
  • Kirol praktika
  • Kayak
  • Mendi ibilaldiak
  • Laku edo mendi- eguna
  • Ur- parkea edo zooa…

*Ekimen batzuk prezioz kanpo daude.

BEGIRALEAK

Konfidantzazko begiraleek ikasleak lagunduko dituzte joan-etorriko bidaietan.

Hilabetean zehar ere, begiraleak ikasleak laguntzeko egongo dira edozein ezustekoa gertatzen bada.