Young Life Camp-eko plazak mugatuak dira

Izena eman!

Seattle / Portland

2017ko Datak

Ekainaren 28tik uztailaren 29ra
Ekainaren 28tik uztailaren 30era
Ekainaren 29tik uztailaren 30era
Ekainaren 30etik uztailaren 31ra

Adina:

DBH 3. mailatik Batxilergoko 2. ikasturtera arte (18 urte)

4.095€ pertsona bakoitzeko

Prezioan barne:

  • Joan-etorriko hegaldia Bilbotik.  Ikaslearen ardura izango da Bilboko aireportura adierazitako orduan egotea.
  • Egonaldia familia amerikar batean.
  • Ibilaldiak eta ekintza ezberdinak egongo dira ikaslea dagoen herriaren arabera. Esatebaterako: ongietorri-barbakoa, ur-ekintzak, kiroldesberdinak, urbilen dagoen hiriko bisitaldia (Seattle edo Portland), agur-afaria…bezalako ekintzak egin ahalko dituzte.
  • Orientazio bilera bat Estatu Batuetara iristean, kultura berriari eta egokitzeko aukera hobeei buruzko informazioa jasotzeko.
  • Begiraleak bidai eta egonaldi osoan.
  • Jatorrizko eta euskaldun koordinatzaile baten laguntza.
  • Osasun, istripu eta erantzukizunz ibileko asegurua.
  • Summer In The USA kokamiseta bat.
  • Maiatzean: Orientazio eta informazio bilera bat.
  • Ekainean: Beach Event, jolas eguna Ondarreta hondartzan, ikasleak bidai aurretik elkar ezagutzeko.
  • Irailean: Eskerrak emateko topaketa ikasleguztiekin, haien familiekin eta, ahalbada, Estatu Batuetako lagun batzuekin ere.

OSTATUA

Arduraz aukeratutako familia amerikar batean, mantenu osoan. Konfidantzazko familiak aukeratzen ditugu gure ikasleak familiako beste kide bat izango balira bezala daudela bermatzeko.

Familiak ez dira ordaintzen, boluntarioak dira, oso motibatuta baitaude gure ikasleekin esperientzi kultural hau bizitzeko. Estatu Batuetako alde honetako familiak erlijiosoak dira eta oso ohikoa da ikasleek familiekin batera mezatara edo elizak antolatzen dituen ekintza ezberdinetara joatea.

Kanpamentu astean zehar, ostatua Oregon erdigunean kokatuta dagoen goi-mailako aterpe batean izango da. Paisai ikaragarriak eta eguraldi bikaina gozatu ahal izango dituzu. Gune hau erosotasun ezberdinekin hornitua dago: igerilekua, gimnasioa, gela bat talde bakoitzarentzat berezko bainugelarekin, janari oso gozoa eta askoz gehiago.

PROGRAMA

Programa hau familia amerikar batekin elkar bizitzen eta Estatu Batuetako kanpamenturik onenetako baten bidez, pelikulazko esperientzi bat bizi nahi duten ikasleentzat zuzenduta dago. Familiak Washington eta Oregonen bizi dira, edertasun natural handiko estatuetan.

Programa honen abantaila murgilketa familia amerikar batean zein, beste 400 ikasle amerikar gehiagoren ondoan kanpamentua esperientzi bakarra bizitzea da.

Young Life Camp-eko helmugak:

Seattle Washington estatuaren hirietatik handiena da eta Estatu Batuetako ipar-mendebaldean dago. Bertako musikarengatik eta kafe kontsumo handiarengatik ezaguna da hain zuzen ere, lehenengo Starbucks kafetegia bertan sortu zen. Hiri berean, natura ikusgarria eta“skyline” izugarria topa daitezke.

Portland, baita ere Estatu Batuetako ipar- mendebaldean kokatuta dagoen, Oregon estatuaren hiri handiena da. “Mountain Hood” mendiaren ikuspegiaz gozatu, ikusgarri “Multnomah Falls” ur-jauziak bisitatu edota hiriaren “skyline”ederra kontenplatu daiteke.

  • Young Life Camp-eko ikasleeri Seattle edo Portland-era joatea tokatuko zaie.
  • Ikasle errepikatzaileek bakarrik, familia eta toki berdinera bueltatzea aukeratu ahalko dute

EKIMENAK

Ikasleak familiarekin ekintza ezberdinak egingo ditu baita bere begirale eta ikasle taldearekin ere.

Ekimenak familian: Familiek ikasleekin batera egiteko ekintza ezberdinak antolatzen dituzte.
Familiak oso motibatuta daude ikasleak beraiekin edukitzeko eta hilabete on bat pasatzeko laguntzen saiatuko dira.

Ekimenak taldean: Ikasleak zona ezberdinen banatuta daude. Zona bakoitzean 8 -10 ikasle, begirale bat eta koordinatzaile bat egongo dira. Era berean, ekitaldi batzuetan beste amerikar batzuk egongo dira, batez ere, ekimen dibertigarrien bidez ingelesa praktikatzen jarraitu ahal izateko.

Talde hauek Seattle eta Portland inguruan banatuta egongo dira.

Egin litezkeen ekimenak:

  • Turismo eguna Seattle edo Portland-en
  • Erosketa- eguna
  • Zinea
  • Kanpoko zinea
  • Barbakoa amerikarra
  • Kirol profesionalaren ekitaldia
  • Bisita leku ezagunetara
  • Uretako eskia
  • Kirol praktika
  • Kayak
  • Mendi ibilaldiak
  • Laku edo mendi- eguna
  • Ur- parkea edo zooa…

*Ekimen batzuk prezioz kanpo daude.

BEGIRALEAK

Konfidantzazko begiraleek ikasleak lagunduko dituzte joan-etorriko bidaietan.

Hilabetean zehar ere, begiraleak ikasleak laguntzeko egongo dira edozein ezustekoa gertatzen bada.