COVID ETA 2021EKO PROGRAMAK

2021eko uda ilusio eta itxaropenarekin hartu dugun arren, oraingoz, ez dugu informazio zehatzik ematerik. Mesedez, eskertuko genizueke informazio gehiago jasotzeko urtarrilean kontsultatuko bazenute.

IKASTEKO ERARIK ONENA

Summer in the USA-k Estatu Batuetako familiekin egonaldiak antolatzen dituen elkartea da. Urtero hilabeteko luzera duten hainbat bidaia antolatzen ditugu Euskal Herritik, Estatu Batuetako hainbat partetara. Bidaion helburua gazteek ingelesa hobetzea da, kulturan murgilduta egotea hizkuntza ikasteko erarik onena dela sinesten baitugu.

AURTENGO INSKRIPZIOAK

Aukera ahaztezina hau ez galdu!
INGELESA IKASI

Hizkuntza bat ondo hitzegitea lortzeko modurik onena, hizkuntza bera erabiltzea da. Arrazoi honengatik, ez ditugu klase teorikorik eta gure ikasleak animatzen ditugu haien famili eta lagun amerikanoekin, ingelesez hitz egin diezaietela beraien eguneroko gauzetan.

ONDO PASA

Zuen famili amerikarrekin zaudeten bitartean, gure kordinatzaileek ekintza ezberdinak proposatuko dizkizute, adibidez, ur-ekintzak, mendi-ibilaldiak, erosketak egitera joan, hiriko bisitaldiak, kirolak, pelikulak,… Ikasle askorentzako gauzarik hoberena ondo pasatzen duten bitartean ingelesa ikastea da, amerikar bizimodua esperimentatuz.

LAGUNAK EGIN

Zuen esperientzia ahalik eta hobekiena dela ziurtatzeko, ekintza batzuetan, adin guztietako pertson amerikarrak zuekin elkartuko dira. Bertako jendearekin bizitza guztirako lagunak egiteko aukera bat da.

FAMILIAREN PARTE IZAN

Ikasleak konfidantzazko familietan jartzen ditugu, zu eta zure kultura ezagutzea desiratzen daudenak. Ikaslea familiako kide bat izango balitz bezala sentitzea gustatuko litzaieke: haiek doazen tokira joaten, egiten dutena egiten, eta haiek hitz egiten duten bezala hitz egiten.

ZER ESAN DUTE IKASLEEK ETA GURASOEK SUSA-RI BURUZ?

UDA AHAZTEZINA IZAN INGELESA IKASTEN ARI ZAREN BITARTEAN