Nortzuk Gara?

Summer in the USA atzerrian ingeles ikastaroak eskaintzen dituen elkartea da. Donostian eta Bilbon, Euskal Herrian, gaude finkatuta. Urtero, udan ingelesa ikasteko gazteentzako bidaiak antolatzen ditugu Estatu Batuetara.

Ikusi bideoa programari buruz gehiago jakiteko

Ingelesa baino gehiago. Hilabete bat baino gehiago.

Gure helburua, kulturak konektatzea da, benetazko erlazioak sortzen giro seguru batean. Jesus eredu harturik, gure nahia ikasleak garatzen laguntzea da era pertsonalean zein profesionalean gure fedean oinarriturik.

Ikusi bideoa zer pentsatzen duten gurasoek jakiteko

GURE PROMESAK

  • Ingelesa Ikasi

    Hizkuntza bat ondo hitzegitea lortzeko modurik onena, hizkuntza bera erabiltzea da. Arrazoi honengatik, ez ditugu klase teorikorik eta gure ikasleak animatzen ditugu haien famili eta lagun amerikanoekin, ingelesez hitz egin diezaietela beraien eguneroko gauzetan.

  • Ondo Pasa

    Zuen famili amerikarrekin zaudeten bitartean, gure kordinatzaileek ekintza ezberdinak proposatuko dizkizute, adibidez, ur-ekintzak, mendi-ibilaldiak, erosketak egitera joan, hiriko bisitaldiak, kirolak, pelikulak,… Ikasle askorentzako gauzarik hoberena ondo pasatzen duten bitartean ingelesa ikastea da, amerikar bizimodua esperimentatuz.

  • Lagunak Egin

    Zuen esperientzia ahalik eta hobekiena dela ziurtatzeko, ekintza batzuetan, adin guztietako pertson amerikarrak zuekin elkartuko dira. Bertako jendearekin bizitza guztirako lagunak egiteko aukera bat da.

  • Familiaren Parte Izan

    Ikasleak konfidantzazko familietan jartzen ditugu, zu eta zure kultura ezagutzea desiratzen daudenak. Ikaslea familiako kide bat izango balitz bezala sentitzea gustatuko litzaieke: haiek doazen tokira joaten, egiten dutena egiten, eta haiek hitz egiten duten bezala hitz egiten.