Hiria

Birmingham, Alabama

Datak

26/06/2025 - 30/07/2025

Adina

DBH 3. mailatik Batxilergoko 2. ikasturtera arte (18 urte)

Prezioa

4.495€ pertsona bakoitzeko

Ezagutu AEBeko Hegoaldeko Xarma!

Honako programa ingelesa ahalik eta gehien praktikatzeko aukera bila dabiltzan ikasleentzat dago pentsatuta. Hizkuntza hobetzeko harrerako familia batekin hilabete ahaztezina pasatzeaz gain, mundu osoan hain ezaguna den Hegoaldeko abegi, xarma eta janaria dastatzeko aukera zoragarria da. Harrerako familiak Birmingham (Alabama) inguruko herrietan bizi dira. Programak familia estatubatuar batekin 4 astebeteko egonaldia eskaintzen du. Gainera, programa honek liluragarrian 4 eguneko eskurtsioa dakar!

Birminghami buruz

Alabama Estatu Batuetako ezkutuko altxorra dugu, “Sweet Home Alabama” abestiari esker ospetsua. Abestiak dioenez, zeruak benetan urdin-urdinak dira! Jendea oso atsegina eta jatorra da, eta janaria egundokoa! Alabamarrak hain dira majoak, ezen Estatu Batuetako eskualde honetan izandakoek “Southern Hospitality” (“Hegoaldeko harrera ona”) esapidea sortu dutela izandako esperientzia deskribatzeko. Alabama bere barbakoei esker ezaguna bada ere, gaur egun mundu osoko janaria dauka eskuragarri. Horrez gain, Birmingham sukaldaritza eta kulturaren hiriburu bihurtu da estatu mailan. Ez zara uda honetatik gosez bueltatuko, ez! Alabamak hainbat parke natural ditu (Bankheadeko Baso Nazionala eta Talledegako Baso Nazioala, besteak beste): hiru unibertsitate polit (20 000 ikasle baino gehiagorekin), golkoaren ertz ederrak eta hondartzak Mexikoko Golkokoan; AEBtako Espazio eta Espazio-ontzi Zentroa eta AEBtako gizarte eskubideei buruzko historia mordoxka. Hori gutxi balitz bezala, Atlanta nazioarte mailako hiritik gertu dago, eta programaren parte gisa, eguneko txangoa egingo dugu bertara.

“1871. urtean sortu zuten altzairugintzaren zentro gisa, baina oso gutxira ezusteko populazio gorakada izan zuen, Alabamako hiririk handiena bihurtu arte, “Hiri Magikoa” ezizena ere irabazi arte. Gaur egun finantza eta medikuntza zentroa izateaz gain, kulturaren zoko zalapartatsu eta bizia da. Baina ez hori bakarrik! Baita golf-zelai ederrak, mundu mailako ostalaritza, eta aisialdirako programa aberatsa urte osoan zehar ere eskaintza ditu Birminghamek.” -Alabamako Turismo Saila

INGELESA IKASI

ONDO PASA

LAGUNAK EGIN

FAMILIAREN PARTE IZAN