Ongietorri Californiara!
Programa hau ingeles maila hobetu nahi duten ikasleei zuzenduta dago. Bertan, hilabete ahaztezina izango dute, arduraz eta zehetasunez aukeratutako familia betekin. 4 astetan zehar, Californiako bizimoduaz gozatuz eta ohiko amerikar ekintzetan parte hartuko dute. Programa honek 4 egunetako eskurtsio bat eskaintzen du.
San Diegori buruz
San Diego urte osoan zehar duen eguraldi onagatik, hondartza amaigabe eta ederrengatik eta bizimodu patxadatsuagatik da ezaguna. Mundua mailako ospea duen San Diegoko Zooa gutxi balitz bezala, Sea World itsas animalien parkea eta Wild Animal animalia basatien parkea ere ditu hiriak. Gainera, Hegoaldeko Kalifornian dagoenez, Los Angeles, Disneyland eta Hollywood pare bat ordutara baino ez ditu.