Hiria

Chicago (Familiak Illinoisen eta Ohion)

2020ko Datak

Ekainaren 28tik Uztailaren 31ra

Adina

DBH 3. mailatik Batxilergoko 2. ikasturtera arte (18 urte)

Prezioa

3.995€ pertsona bakoitzeko

Ezagutu Laku Handien eskualdea eta Chicago!

Honako programa ingelesa ahalik eta gehien praktikatzeko aukera bila eta hilabete ahaztezina pasatu nahian dabiltzan ikasleentzat dago diseinatuta. Hizkuntza praktikatzeko harrerako familia batekin egonaldia ez ezik, programak astebeteko kanpamentua pasatzeko aukera eskaintzen du Michiganeko estatuan, joko eta jarduera mordoekin! Familiar batekin 3 astez hizkuntza praktikan murgiltzeko aukeraz gain, beste 200 ikasle amerikarrekin kanpamenduan egoteko esperientziaz gozatu ahal izango du ikasleak.

Toki honi buruz

Programa honetan parte hartuko duten ikasleek Laku Handien eskualdeko estatu batean egingo dute egonaldia: Illinois, Indiana, Ohio edota Michigan. Laku Handien eskualdeak natura zoragarriaz inguratuta dago; eta lakuen tamaina hain da handia, ezen ozeanoan zaudela ematen dutela (ur gezaz aparte). Estatuok euren nekazaritza paisaia eta landa eremu bereizgarriengatik dira ezagunak Estatu Batuetan.

Chicago Illinois zein Estatu Batuetako Mendebalde Ertaineko hiririk handiena da. Kirol talde, pizza eta eraikin erraldoiei esker ezaguna. Chicago Michigan aintziraren kostaldean dago, eta munduko lakurik handienetako baten ondoan egoteaz gain, zeruertz ikusgarria dauka hiriak. Programa honekin datozen ikasleak eguneko txangoa egingo dute Chicagora.

INGELESA IKASI

ONDO PASA

LAGUNAK EGIN

FAMILIAREN PARTE IZAN