Inmertsio osoko programa AEBeko ipar-mendebaldean!
Programa hau kultura amerikarrean interesatuta dauden ikasleeri zuzenduta dago, Estatu Batuetako familia batekin esperientzia ahaztezina bizitzen duten eta taldeko ekintzak egiten dituzten bitartean. Familiak Washington, Oregon edo Idahon bizi dira, edertasun natural handiko estatuetan.
Programa honen abantaila 4 asteko murgilketa familia amerikar batean da, non denbora guztian ingelesa mintzatzeko eta amerikar bizimodua ezagutzeko aukera izango dute. Programa hau aukeratzen duten ikaseleek 4 egun pasako dute gazteentzako eskurtsio batean.
Hiri hauei buruz
Seattle Washington estatuaren hirietatik handiena da eta Estatu Batuetako ipar- mendebaldean dago. Bertako musikarengatik eta kafe kontsumo handiarengatik ezaguna da hain zuzen ere, lehenengo Starbucks kafetegia bertan sortu zen. Hiri berean, natura ikusgarria eta “skyline” izugarria topa daitezke.
Portland, baita ere Estatu Batuetako ipar- mendebaldean kokatuta dagoen, Oregon estatuaren hiri handiena da. “Mount Hood” mendiaren ikuspegiaz gozatu, ikusgarri “Multnomah Falls” ur-jauziak bisitatu edota hiriaren “skyline”ederra kontenplatu daiteke.
- Northwest ikasleeri Seattle edo Portland-era joatea tokatuko zaie.
- Ikasle errepikatzaileek bakarrik, familia eta toki berdinera bueltatzea aukeratu ahalko dute.