Programako Informazioa

Prezioan barne:

  • Joan-etorriko hegaldia Bilbotik.  Ikaslearen ardura izango da Bilboko aireportura adierazitako orduan egotea.
  • Egonaldia familia amerikar batean.
  • Ibilaldiak eta ekintza ezberdinak egongo dira ikaslea dagoen herriaren arabera. Esatebaterako: ongietorri-barbakoa, ur-ekintzak, kiroldesberdinak, urbilen dagoen hiriko bisitaldia (Seattle edo Portland), agur-afaria…bezalako ekintzak egin ahalko dituzte.
  • Orientazio bilera bat Estatu Batuetara iristean, kultura berriari eta egokitzeko aukera hobeei buruzko informazioa jasotzeko.
  • Begiraleak bidai eta egonaldi osoan.
  • Jatorrizko eta euskaldun koordinatzaile baten laguntza.
  • Osasun, istripu eta erantzukizunz ibileko asegurua.
  • Summer In The USA kokamiseta bat.
  • Maiatzean: Orientazio eta informazio bilera bat.
  • Ekainean: Beach Event, jolas eguna Ondarreta hondartzan, ikasleak bidai aurretik elkar ezagutzeko.
  • Irailean: Eskerrak emateko topaketa ikasleguztiekin, haien familiekin eta, ahalbada, Estatu Batuetako lagun batzuekin ere.

Begiraleak

Konfidantzazko begiraleek ikasleak lagunduko dituzte joan-etorriko bidaietan.

Hilabetean zehar ere, begiraleak ikasleak laguntzeko egongo dira edozein ezustekoa gertatzen bada.

Ostatua

Arduraz aukeratutako familia amerikar batean, mantenu osoan. Konfidantzazko familiak aukeratzen ditugu gure ikasleak familiako beste kide bat izango balira bezala daudela bermatzeko.

Familiak ez dira ordaintzen, boluntarioak dira, oso motibatuta baitaude gure ikasleekin esperientzi kultural hau bizitzeko. Estatu Batuetako alde honetako familiak erlijiosoak dira eta oso ohikoa da ikasleek familiekin batera mezatara edo elizak antolatzen dituen ekintza ezberdinetara joatea.

Ekimenak

Ikasleak familiarekin ekintza ezberdinak egingo ditu baita bere begirale eta ikasle taldearekin ere.

Ekimenak familian: Familiek ikasleekin batera egiteko ekintza ezberdinak antolatzen dituzte. Familiak oso motibatuta daude ikasleak beraiekin edukitzeko eta hilabete on bat pasatzeko laguntzen saiatuko dira.

Ekimenak taldean: Ikasleak zona ezberdinen banatuta daude. Zona bakoitzean ikasle taldetxo bat, begirale bat eta koordinatzaile bat egongo dira. Era berean, ekitaldi batzuetan beste amerikar batzuk egongo dira, batez ere, ekimen dibertigarrien bidez ingelesa praktikatzen jarraitu ahal izateko.

Egin litezkeen ekimenak:

  • Turismo eguna gertu dagoen hiri batean
  • Erosketa- eguna
  • Zinea
  • Kanpoko zinea
  • Barbakoa amerikarra
  • Kirol profesionalaren ekitaldia
  • Bisita leku ezagunetara
  • Uretako eskia
  • Kirol praktika
  • Kayak
  • Mendi ibilaldiak
  • Laku edo mendi- eguna
  • Ur- parkea edo zooa…

*Ekimen batzuk prezioz kanpo daude.